Scratch JR gida

Proiektuak

Aplikazioa abiarazteen edo beste edozein momentuan etxearen ikurrean klik egiten badugu, gure proiektuak agertuko zaizkigu. Proiektu berriak sortzeko + ikurra sakatu. Proiektu bat ezabatzeko, luze sakatu eta X ikurra agertzean, bertan klik egin.

 

Interfacea

1. Gorde

Proiektua gorde eta hasiera pantailara itzuli.

2. Eszenatokia

Emaitza ikusteko tokia. Objektuak kentzeko, luze sakatu X ikurra agertu arte

3. Aurkezpena

Eszenatokia pantaila osoan ikusteko.

4. Lauki sarea

15x20ko lauki sare bat agertzen da. Oso baliagarria objektuak pantailan kokatzeko.

5. Hondoa

Aukeratu edo sortu hondoa.

6. Testua

Testua gehitzeko botoia.

7. Objektuen posizioa berrezarri

Programazio bidez objektu bat mugitu bada, hasierako posiziora bueltatzeko balio du.

8. Bandera berdea

Aplikazioari hasiera emateko erabili ohi da. Hau sakatzean, bloke honekin hasiera duten script

9. Orriak

Zein orritan lanean ari garen aukeratu dezakegu. Orri bakoitzak bere objektu eta hondoak guztiak exekutatzen dira. Orri bat ezabatzeko, orrian luze sakatu eta X ikurrari eman. Orriak berrordenatzeko nahikoa da hauek arrastaka mugitzea.

10. Proiektu informazioa

Proiektuaren izena aldatu eta proiektua partekatzeko aukera ematen du.

11. Desegin eta berregin

Akats bat egin ezkero, atzera egiteko aukera dago. Berregin sakatuz, desegindakoa berreskuratu daiteke.

12. Agindu blokeak

Jar itzazu blokeak bata bestearen jarraian pertsonaiari zer egin agintzeko. Scriptean klik eginez, exekutatu egiten da. Kodea ezabatzeko, blokeak programazio eremutik
atera eta kopiatzeko, aurrebista txiki batera arrastaka eraman.

13. Programazio eremua

Agindu blokeak elkartzeko eremua da.

14. Bloke bilduma

Objektu bakoitzari aginduak emateko aukera dago. Agindu asko dago eta guztiak eremu honetan kargatzen dira. Kategoria bakoitzak bere blokeak ditu.

15. Agindu kategoriak

Agindu blokeen kategoria aukeratzeko da.
Gertaerak (Horia), Mugimendua (Urdina), Itxura (Morea), Soinua (Berdea), Kontrola (Laranja), Amaiera (Gorrria)

16. Objektu eta pertsonaiak

Aukera ezazu editatu nahi duzun pertsonaia edo + ikurra sakatu berriak gehitzeko. Pertsonaia aukeratu duzunean, beretzako kodea sortu dezakezu. Izenean sakatu, izena aldatzeko. Pintzelean sakatu irudia editatzeko. Pertsonaia ezabatzeko, denbora luzez sakatu. Pertsonaia beste orri batean kopiatzeko, orrira arrastaka eraman.


Marrazketa txokoa

1. Desegin

Azken ekintza desegin.

2. Berregin

Desegindako azken ekintza berregin

3. Forma

Aukeratu marraztu nahi den forma: Marra, zirkulua/elipsea, laukia edo hirukia.

4. Pertsonai izena

Edittatu pertsonaiaren izena.

5. Moztu

Mozteko herraminta aukeratu ostean, ezabatu nahi den forma edo pertsonaia aukeratu.

6. Bikoiztu

Bikoitzeko herraminta aukeratu ostean, bikoiztu nahi den objektu edo pertsonaia sakatu.

7. Biratu

Erdigunea ardatz bezala hartuz, objektu eta pertsonaiak biratzeko tresna.

8. Mugitu

Mugitu tresna aukeratu ostean, mugitu nahi den pertsonai edo objektua aukeratu eta lekuz aldatu daiteke. Lan eremutik at daudenak ere sartu daitezke

9. Gorde

Aldaketak gorde eta editoretik atera.

10. Bete

Bete tresna aukeratu ostean, edozein forma, pertsonai edo eremu aukeratu aukeratutako kolorea erabiliz, eremua koloreztatzeko

11. Kamera

Kamera tresna aukeratu ondoren, edozein eremu aukeratu eta bertan argazki kameratik ateratako irudia txertatzeko aukera ematen du.

12. Kolorea

Aukertau marraztu edo formak betetzeko kolorea

13. Lerro lodiera

Aldatu marrazten ari zaren formen lerro lodiera.


Blokeen deskribapena

 

Informazio gehiagorako: https://www.scratchjr.org/learn/interface