Aurkezpena

Digitalizazioak gehiago, hobeto eta desberdin ikasteko aukerak eskaintzen du. Europako hezkuntza egitasmo interesgarrien artean indarra hartzen ari da Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikari buruzko interesa piztea helburu duen hezkuntza proiektuak garatzea; STEAM moduan ezagutzen dira.

Webgune hau marko honen baitan egin da eta eskoletan egiten den lana azaleratu, zabaldu eta gazteen arteko sarea sortzeko asmoa dauka.

Helburuak

Hauek dira Robotika.eus proiektuaren helburu nagusiak:

  • Euskararen presentzia teknologia berrietan bermatu.
  • Teknologia berrien ezagutza zabaldu.
  • Teknologia berriak hizpide hartuta, gazteen arteko sarea osatu.
  • Gazte kooperatibo eta ekintzaileak sustatu.
  • Gizartearentzat onuragarriak izan daitezkeen proiektuak garatu eta zabaldu, oinarri teknologikoak dituzten ekimenak sortuz.
  • Teknologiaren erabilera pasibo batetik, teknologiaren garatzaile aktibo izatera bultzatu.

Oharra

Webguneko albiste eta gidetako edukiak CC BY-SA (Creative Commons Attribution Share Alike) lizentziapean banatzen dira.

Proiektuetako edukien lizentzia berriz, proiektua igotzen duenak erabakitzen du. Dena den, bi aukera bakarrik ditu: CC BY-SA (Creative Commons Attribution Share Alike) edo CC BY-NC-SA (Creative Commons Attribution No Commercial Share Alike)