Beebot
Sarrera
Haur hezkuntzan garaturiko ikasketa esperientziek garapen kognitiboa eta sozialean eragin oso positiboa dutela ikusi da epe motz eta luzera. Beraz, programazioa, robotika eta pentsaera konputazionala etapa honetan garatzea logikoa dela dirudi.
Azken urteotan instrumentu eta baliabide berriak sortu dira 3-6 urte bitarteko haurrekin gai hauek lantzeko. Programagarriak diren robot sinpleak, gailu digitalik behar ez duten “unplagged” jarduerak edo gezi eta koloreetan oinarrituriko programazio inguruneak.
Egindako azterketek argi esaten dute, haurrek duten gaitasun kognitiboari esker, programagarriak diren robot sinpleak erabili eta “unplagged” jarduerak aurrera eramateko gaitasuna dutela. Hauek erabiliz haien kontzentrazio eta sekuentziazio gaitasunak hobetzen dituzte. Gainera oinarrizko algoritmo kontzeptuak ulertzeko gaitasuna garatzen dute, agindu sekuentzia baten aurrean aurreikuspen logikoak egiten ikasten dute eta akatsen detekzio eta zuzenketa lantzen dute.
Hona programagarriak diren robot sinple batzuk:
- Escornabot
- Beebot / Bluebot
- Kibo
- Cubetto
Media Lab MIT barruan dagoen Lifelong Kindergarten ikertzaile taldeko zuzendaria den LMitchel Resnick-ek dioen bezala, programazioa eta robotika haur hezkuntzan lantzeko egokiak dira, ikasleek “ikasteko jolasten duten bitartean, jolasten ikasten dute” eta.
Funtzionamendua
Beebot robotaren funtzionamendua oso sinplea da. Beheko partean bi botoi ditu eta goian 7. Beheko botoiak robota piztu/itzali edo soinua jarri/kendu egiteko balio du. Hona goikoen azalpena:
Jarduerak
Jarduera |
Adina |
Denbora |
+3 |
10-30 minutu |
|
+3 |
30-45 minutu |
|
+3 |
30-45 minutu |
|
+3 |
30-45 minutu |
|
+3 |
30-45 minutu |
|
+3 |
30-45 minutu |
|
+4 |
30-45 minutu |
|
Birziklatu |
+4 |
30-45 minutu |
+4 |
45-60 minutu |
|
+5 |
20-30 minutu |
|
+5 |
45-120 minutu |
|
+6 |
30-45 minutu |
Informazio Iturriak
- Saioa hasi edo erregistratu komentarioak post-eatzeko