SUMOBOT

Lantaldea: 

Luar Agirre Mujika (LH5)  

Ibai Artola Fernandez (LH5)

Maialen Goñi (LH6)

Eneko Ayestaran (LH5)

Julen Saralegi Artola (LH5)

Izei Gereta Larreta (LH5)

Maia Tome (LH5)

Goar Melon (LH5)

Paula Calonge (LH5)

June Garro (LH5)

 

Itziar Alzuguren eta Gorka Sanchez(begiraleak)

Ikastetxea: 
Anoetako Ikastola
Maila: 
LH5
LH6
Aurkezpena: 

Kaixo!

Anoetako eta Irurako ikastoletako ikasleak gara eta gabonetan robotikako tailerretan ibili gara. Hiru eguneko ikastaroa izan arren asko ikasi dugu eta ondo pasa dugu elkarrekin. Gure proiektuan sumo borroka bat egin dugu bi roboten artean, espero dugu gustatzea.

Helburuak: 

Ikastaroko helburu nagusiak ondo pasatzea, euskaraz hitz egitea, teknologia berriak ezagutzea eta robotikaren munduan lehen pausoak ematea izan dira. Proiektuko helburuak aurrekoez gain hauek izan dira:

-Beste robota ring-etik botatzea.

-Beste robota ultrasoinu sentsorearekin topatzea.

-Ring ertzeko marra beltza detektatzea.

Materiala: 

-mBot robota

-Ultrasoinu sentsorea

-Marra detektatzaile sentsorea

-Zinta aislante beltza

Deskribapen zehatza: 

mBot robota borrokarako sumo txapelketarako prestatu dugu.

Denon artean Ring bat muntatu dugu. Ringaren ertzean zinta beltza jarri dugu. Robotak ringean askatu eta batak bestea ringetik ateratzeko programatu  ditugu. Robotari programatutakoa honakoa da:

Programazioa hastean, robotaren botoia sakatu eta askatu arte itxarongo du. Ondoren etengabe errepikatuko den begizta nagusian sartuko da.

50zm-tan objekturik antzematen ez bada, robota bueltaka jarriko da. Bestela, indar guztiarekin aurrera joango da.

Edozien momentuan marra beltz bat zapaltzen bada, robota gelditu, atzera pausu bat eman eta biratu egingo da.

 

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna: 

 

Gure taldea mistoa da eta inolako momentutan ez da banaketarik egon. Emakume zein gizonek ardura eta funtzio berak eduki dituzte. Dena berdintasunean egin da.

Irudi bilduma: 
0