CANSAT, Europako eSpaziorako Agentziaren lehiaketa Euskal Herrian

Mikel.eguren's picture
Lantaldea: 

Cansat.eus eta Iruneako planetarioa

Ikastetxea: 
Axular Lizeoa, Laskorain ikastola eta Iturrama institutua. Zu ere gurekin izateko gogoz.
Maila: 
DBH2
DBH3
DBH4
Batxi1
Batxi2
Aurkezpena: 

ESAk europa guztirako antolatzen duen sateliteak diseinatu eraiki eta jaurtitzeko lehiaketa. 14-18 urte arteko gazteentzat. 

Freskagarri lata baten "CAN", tamainako satelite "SAT" bat eraikitzea da erronka. Lehiaketaren egunean suziri baten bitartez 1.000 metrotako altuerara jaurtitzen da eta handik erortzen den bitartean bi misio bete behar ditu. Lehena talde guztiek bete beharrekoa, presioa eta tenperatura lurreko estazio batetara igortzea. Bigarren misioa talde bakoitzak aukeratzen du. Ikusi ohinarriak wwww.cansat.eus orrian. Euskal Herriko ikastola guziei eta beste edozein talderi irekia da. Bi txapelketa garatzen dira EAE eta Nafarroa. Irabazlea Espainiako finalerako sailkatzen da eta handik europako finalera. Txapeketetan parte hartzea doakoa da. 

Helburuak: 

Txapelketa honen helburua STEM lehiaketa nagusienek duten helburu bera da, proiektu erakargarri bezain oso baten bitartez zientzia eta zeharkako trebetasunak garatzea. 

Horretarako teknologia, eta zientzia lantzeaz gain, komunikazioa, kudeaketa, finantzak, talde lana, gizatasuna eta natura lantzen dira.  Ondorioz, bokazioak eta ekintzailetasuna sustatuaz.

Materiala: 

Txapelketan izen ematean, arduradunek bi arduino plaka berezi ematen dituzte eta lehenengo misioa bete ahal izateko gutxienezko kodea ere bai. Antolatzaileek Ikastoletara bisitak eginten ditugu Irakasle/entrenatzaileei behar lezaketen arloetan laguntzeko. Hortik aurrera talde bakoitzak bere erara diseinatu eta eraiki behar du Cansat-a. Lehiaketan paret hartzeko Cansat-aren kostua 500€ baino txikiagokia behar du izan. (Axular Lizeoak, Espainiako txapelketa irabazi eta hirugarren postua lortu zuen Europako finalean 217€ ko cansat bat eraikiaz).

Deskribapen zehatza: 

Cansat lehiaketaren berri izateko ondorengo orriak aztertzea gomendatzen dizuegu. 

www.cansat.eu

www.cansat.es

www.cansat.eus

 

PD: EAEn arremanetarako www.cansat.eus

Nafarroan: Iruñako planetarioa

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna: 

Cansat lehiaketa guztiei irekia da. 2018. urteko lehiaketa hiru talde aurkeztu ziren. Iruñan, Tolosan eta Donostian 11 mutil eta 4 neska.  (lau neskak talde berekoak). 

Bideoak: 
0