Robotika ikasi tableten bitartez

Lantaldea: 

5. mailako tutorea arduratu zen proiektuaz.

Ikastetxea: 
Erentzun Ikastola
Maila: 
LH5
Aurkezpena: 

Mbot roboten bitartez programazio konputazionala erraz lan daitekela jakin badakigu. Normalean robot hauek ordenagailuan programatu eta gero kable baten bitartez algoritomoa robotari pasatzen zaio. Prozesu honetan denboratxo bat galtzen da eta astuna suerta daiteke etengabe entsegu eta erroren bitartez ari badira ikasleak. 

Gure ikastolan bagenuen aukera tabletak erabiltzeko eta zera planteatu genuen, goazen probatzera mBotek duen tabletentzako aplikazioa, horren bitartez programazio konputazionala lantzeko. Ikus dezagun noraino ikas dezaketen LH6 ikasleek eta ea zer nolako arazorekin aurkitzen garen. 

Helburuak: 

Gure helburuak hauek ziren:

  • Programazio konputazionalaren oinarria ikastea era ludiko batez.
  • Robot baten elementuak identifikatzea: sentsoreak, motorrak...
  • Oinarrizko algoritmoak sortzeko gai izatea.
  • Sortzen diren arazoen aurrean jarrera egoki batez jokatzea.
Materiala: 

mBot robotak (Bluetooth konexioarekin), tabletak, gela handi ba.

Deskribapen zehatza: 

5. mailako ikasleek hartu zuten parte. 12 ikasle guztira, 3ko taldeetan antolatu ginen. 45 minutuko 10 saio egin ziren, astelehenero. Liburutegia erabili genuen horretarako, leku zabala behar genuelako tobotak mugitzeko. 

Lehenengo saioan robotak muntatu genituen. Hurrengo saioetan, Blockly aplikazioaren bitartez hasi ginen programazio konputazionalaren lanketarekin. Aplikazioak jarduera edo erronka txiki batzuk proposatzen ditu. Erronkatxo hauek aplikazio berak azaldu egiten ditu (ingeleraz) era intuitibo batez eta gero ikasleek burutu behar dute eskatutakoa. Momentuan ikusten dute emaitza robotak agindutakoa egiten duelako eta aplikazioak mezu batez informatzen duelako (bideojokoen antzera). Erronkatxoa lortzen duzunean, hurrengora pasatzen zara. Erronka batzuk 2 minututan egiten dira, beste batzuk egiteko denbora gehiago behar da.

Amaieran ez genituen proposatzen ziren jarduera guztiak aurrera eraman (ikasturte bukaera zen), baina maila polita lortu zuten (errobota gelatik ibili eta objektu edo pareta batekin aurkitzean atzera joatea eta beste bide batetik joatea). Elementu asko lantzen dira aplikazioak eskaintzen duen proposamen honetan: argiak, soinuak, mugimendua.

Ondorio moduan ideia hauek elkarbanatu nahi ditugu:

  • Tableten bitartez robotika lantzea oso egokia ikusten dugu adin hauetan. Era gidatu eta intuitibo batez egiten da eta gainera talde bakoitzak bere erritmoa eraman dezake.
  • Testuak ingelesez zeuden, ikasle batzuek zailtasuna zuten hainbat erronka ulertzeko eta lagundu behar izan genien.
  • Tableta robota konexioa automatikoa denez denbora pila aurrezten da.
  • Ikasle batzuek ez zuten testua behar bezala irakurtzen, akziora pasatzen ziren pentsatu gabe. Lasai irakurri behar dela eta egin aurretik gogoeta egin behar dela azpimarratu behar da.
  • Hiruko talde horietan rolak banatzea komeni da: robotaren kontrolatzailea, dispositiboaren kontrolatzailea, irakurlea... Jarduera bakoitzean aldatu.
  • Arratsaldeko azken orduan egiten genuenez ikasleak nekatuta zeudela nabaritzen zen eta konzentraziorako gaitasun gutxiago zuten.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna: 

Partaideak 11 neska eta mutiko bat ziren. Proiektu honetan nesken jarrera oso baikorra izan da. Salbuespen bakarra egon da nesken artean bati neketsua egiten zitzaiolako saioa eta aspertzen omen zen. Arazoa ez zen generoagatik ikasle batzuk arreta mantentzeko duten zailtasunen barruan kokatzen dugu.

Oharrak: 

Proiektua egiten zen bitartean Diario de Noticiasen artikulotxo bat idatzi zen. Bertan, robot bati elkarrizketa eginez, programazio konputazionala eta robotikaren inguruko kontzeptuak azaltzen ziren. Interesgarria da irakutzea:

https://www.noticiasdenavarra.com/2018/05/10/sociedad/navarra/roboten-inbasio-arriskutsua-erentzun-ikastolan

Ikastolako blogan honen proiektuaren berri eman genuen ere bai:

https://erentzun.blogspot.com/2018/05/roboten-inbasioa-ikastolan-invasion-de.html

0