Txintxirriko bideojokoa

Lantaldea: 

Udalekuan partehartu zuten ume guztiak batera egindako bideojokoa da.

Ikastetxea: 
Txintxirri Ikastola
Maila: 
LH4
LH5
LH6
Aurkezpena: 

Ekainaren 25etik 29ra Txintxirri ikastolan izan diren udalekuetan sortutako bideojokoa da, pantaila ezberdinez sortutako bideojoko zirraragarria.

Helburuak: 

- Blokekako programazioa lantzea

- Talde lana bultzatzea

- Programazioari buruzko ezagutzak izatea

- Robotika eta informatika gazteengana hurbiltzea

Deskribapen zehatza: 

Hainbat pantailaz osatutako bideojokoa da. Zehazki hiru mailaz osaturiko bideojokoa da. Lehenengo mailan, saguzarrak globoak ekidin behar ditu eta pantailaren goikaldean botoi berdearen gainean jarri behar bost aldiz, saguzarrak puxikaren bat ikutuz gero puntuen markagailua zerora jarriko litzateke eta berriro ere hasieratik hasi beharko litzateke. Bost puntuak lortzean, ordea, hurrengo mailara pasatuko zen bideojokoa. Bigarren mailan, katuak dragoia harrapatzen saiatu behar da, dragoia harrapatuz gero puntu bat lortuko luke katuak, gainera pantailatik bueltaka begizta txiki bat egongo da, begiztak aparteko bost ematen ditu, horrela 50 puntu lortu arte. Berrogeita hamar lortutakoan azkenengo pantailara pasatzea lortuko luke jokalariak. Azkenengo mailan, katuak gusanitoen platerra jan behar du, baina inguruan ezkutatuta dagoen bonba ikutu gabe, katuak gusanitoak jatea lortuko balu, puntu bat lortuko luke, baina bonba ikutuz gero puntu bat galduko luke markagailuan. Bideojokoa azkenengo maila honetan hogei puntu lortutakoan amaituko da.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna: 

Denek gai eta jolas berdinak egingo dituzte, bideojokoa ume guztien artean sortuko da

Irudi bilduma: 
0