Scratch JR instalatzen

Scratch Jr, Scratch aplikazioaren adaptazio bat da. Honi esker 5 urtetik aurrerako haurrek jolasten duten bitartean, programazioaren munduan lehen urratsak eman ahal izango dituzte. Irakurri eta idazten ez dutenentzat edo hasten ari direnentzat egokitua dago.

Guztiz doakoa da eta eta gailu ugaritan erabiltzeko aukera dago:

  • Android zein IOS gailuetan instala daiteke bakoitzaren denda birtualen bitartez. Aukera gomendagarriena da, aplikazioa oroginalki, tabletentzat egina dago eta.
  • ChromeOS gailu berrietan ere instalatu daiteke Chrome web storea erabiliz.
  • Windows eta Mac gailuetako mahai gainetan instalatzeko aukera ere badago: https://jfo8000.github.io/ScratchJr-Desktop/
  • Chrome nabigatzaileetan ere instalatu daiteke
    • Scratch JR apk fitxategia eskuratu. Hemendik adibidez.
    • Chrome Web Store bidez, ARC Welder instalatu.
    • ARC Welder hasieratu eta aplikazioarentzat karpeta bat aukeratu. ARC Welderrek bertan gauzak idatzi beharko ditu.
    • + sakatuz, deskargturiko APK fitxategia aukeratu. Parametro egokiak jarri eta TEST sakatu.
    • Aplikazioa jarritako parametroekin zabalduko da eta aurrerantzean Chome aplikazioen artean eskura egongo da.

Gailu mota askotan erabiltzeko aukera dagoen arren, pantaila taktilak dituzten gailuetan erabiltzea da gomendagarriena.

www.scratchjr.org webgunean aplikazioaren inguruko argibide eta azalpen gehiago dago.