Makey-makey plaka
Plaka hau USB bidez ordenagailuan konektatuta, xagua edo teklatua bezala identifikatuko du ordenagailuak. Izan ere, plakatik bidaliko dizkiogun aginduak xaguak eta teklatuak bidaltzen dituztenen berdinak izanen baitira.
Makey-makey plakak ordenagailuari agindu hauek bidaltzeko, oinarrizko elektronika erabiltzen da. Zirkuitu elektrikoa ixten den unean, zirkuitu hori ixteko erabili dugun puntuaren araberako agindua bidaltzen zaio ordenagailuari.
Imajinatu ordenagailuari 'Hutsune' tekla sakatu dugula erran nahi diogula. Lehenengo eta behin, elektrizitateari bidea ireki behar diogu, kable bat 'Lur' izeneko eremuan jarriz. Ondoren, 'hutsune' tekla dagoen eremuan jarriko dugu bigarren kablea. Modu honetan, zirkuitua 'Hutsune' eramuan itxiko dugu eta agindu hori bidaliko da ordenagailura
- Saioa hasi edo erregistratu komentarioak post-eatzeko