Scratch - arkatza
EHI,
Nahiz eta hasieran ageri diren blokeetatik ezkutuan egon, 'Arkatza' atal bat dago Scratch-en blokeetan. Eszenan dagoen pertsonaiari arkatz bat ematea simulatzen du. Hau da, pertsonaiak egiten dituen mugimenduekin marrak egiteko aukera dugu. Horretarako bloke hauek ditugu beste batzuen artean:
- arkatza jaitsi (marrak egiten hasteko)
- arkatza igo (marrak egiteari uzteko)
- arkatzaren kolorea aldatu
Tutoriala jarraitu eta ariketatxo bat proposatzen dizuet, praktikarako: Ausazko posizioa, zabalera eta altuera dituzten laukiak sortzeko programa bat sortzea.
- Saioa hasi edo erregistratu komentarioak post-eatzeko