Robotika gabonetan

Zure ikastolan robotika tailerra eman nahi duzu gabonetan?

Ikastolen Elkartetik LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat programa garatu dugu. Ikasleek taldeetan banatu eta proiektu bat garatuko dute.

Hartzaileak

LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak

Data eta ordutegia

Abenduak 26, 27 28 edo urtarrilak 2, 3 ,4

9:00tatik 13:00tara

Helburuak

  • Ongi pasa.
  • Pentsaera konputazionala landu.
  • Teknologia berriak euskaraz bizitzeko aukera eman.
  • Teknologia berrien bidez, sormena sustatu.
  • Interes bereko gazteen arteko komunikazioan eragin.
  • Programazio eta robotikaren mundua ezagutu.

Jarduerak

  • Blokekako programazioaren oinarriak ezagutu.
  • Hardwarearekin lan egin
  • Oinarrizko zirkuitu elektrikoen ezagutzak landu.
  • Taldeka, proiektu bat garatu. (Proiektua gazteek aukeratuko dute)
  • Proiektuen aurkezpena egin.

Interesa baduzu jar zaitez Ikastolen Elkarteko Aisialdia taldearekin kontaktuan: aisialdia@ehi.ikastola.eus