Saskibaloian jolasten duen robota
Toyotako ingeneri elkarteak CUE izeneko androide berria sortu du eta saskibaloira jolastea gustatzenzaio. Tiro libreak botatzen onena da eta horrela erakutsi du Japoneko Liga Bko jokalari profesionalei irabazten.
CUE gurpilak dituen plataforma bati lotua dago. Ezin du bere kabuz mugitu, baino distantzia motzetako tiro libreetan bikaina da. 190 zentimetroko garailera dauka eta inteligentzia artifizialarekin funtzionatzen du, bere akatsez ikasi eta gero eta tiro hobeak egiten ikasteko. Aurkezpena egin baino lehen 200.000 tiro baino gehiago egin zituen, jaurtiki berri bakoitza egin aurretik, indar eta zehaztazun egokiak zein diren kalkulatu ahal izateko.
Toyotako 17 ingenerik sortu dute robot hau haien denbora librean. Baino harrigarriena, ingeneriek robotikan inongo esperientziarik ez zutela izan da.