Avengers Hero Inventor Kit

Programazioaren oinarriak ikasteko haur eta gazteentzako jokoak aspaldi atera ziren. Gaiak gero eta garrantzi gehiago hartzen ari den momentu honetan, jolasen aukera hau nabarmenki handitzen ari da. Littlebits izeneko enpresak jostailu berria atera du: Avengers Hero Inventor Kit.

Marveleko super eroiak bogan daude eta Littelbits-ek txanpa hartu nahi izan du. Elektronika eta programazioaren oinarriak ikasteko kitak eskularru garden bat eta 9 "bit" ekartzen ditu. Modulu magnetikoei esker, eskularruaren funtzioak programatu daitezke. Modulu guztiak LittleBitsek aurretik sortuak dituen moduluekin bateragarria da.

Kitak pegatiknak ekartzen ditu, eskularruaren itxura aldatu eta gehien gustatzen zaigun super heroiaren itxura emateko. Norbeak moztu eta margoturiko kartoi edo paper zatiak txertatzeko, ranura batzuk ere ditu.

Mugikorreko aplikazio bat erabiliz, gida eta ariketa ugari egin ahal izango dira, ikasketa gidatua izateko. Ariketa bakoitza "bit" batean zentratzen da, banan bana "kit" guztien erabilera menperatzeko. Esaterako, Ant-man eta The Wasp azelerometro bat erabiliz, mugimendu eta abiaduraren inguruan irakatsiko digute.  Hulkek soinua, Iron manek led matrize bat...

Zortiz urtetik aurrerako gazteentzat egina dagoen "Avengers Hero Inventor Kit" jostailua LittleBits webgunean salgai dago 149,49$en truke.