Simone Giertz

Simone Giertz berak sortutako robotarekin zopa jaten

Simone Giertz 1990ko azaroaren 1ean jaio zen Suezian. Asmatzailea, fabrikatzailea, robotikan aditua, telebistako aurkezlea eta Youtuber profesionala da. MMA kirol kazetari gisa ere lan egin zuen, baita Sweden.se webguneko editore bezala ere.

Fisika ingeneritza ikasten hasi zen, baino urtebetean utzi eta Estokolmoko Hyperen sartu zen programazioa eta robotika ikastera. 2013an elektronikarekin lanean hasi zen eta bere lehen robota sortu zuen: hortzak garbitzeko kasko bat izan zen. Haurrentzako serie baterako zen arren, ez zen telebistan agertu eta Youtubera igotzea erabaki zuen. Orduan hasi zen bere Youtubeko karrera.

"The queen of shitty robots" bezla aurkezten du bere burua eta Youtubeko kanal bat zuzentzen du. "Umore lehorra" erabiliz, berak sortutako robotak nola funtzionatzen duten azaltzen du. Robot hauek eguneroko bizitzan modu errepikakorrean gein behar direnak ordezkatzeko helburua duten arren, ez dute beti behar bezain ongi funtzionatzen eta efekto komiko berezia eskuratzen dute.

Informazio iturria: https://en.wikipedia.org/wiki/Simone_Giertz