Plastikoak itsasoan bilatzeko robota

Anna Du bere robota erakusten

Anna Du izeneko 12 urteko neskatila batek itsasoan dauden plastikoak bilatzen dituen robota garatu du. Massachusettseko ikasleak 3M Young Scientist Challenge lehiaketako finalista izan da proiektu honekin.

Birziklatzeko enpresetan erabiltzen diren sistemak imitatzen dituen detektorea erabiltzen du. Izpi infragorriak erabiliz, materialak klasifikatu eta plastikoak banatzen ditu. Gainera plastiko mota desberdinak ere identifkatzeko gai da, arriskurik gabeko mikroplastiko eta plastiko kutxakorren artean bereiziz.

Gazte ekintzaile honen helbrua haratago doa. Proiektua aurrera egitea lortzen badu, plastikoak aurkitzearekin batera, itsasotik aterako dituen makina sortu nahi du etorkizunean.

Iturria: https://www.youngscientistlab.com/entry/1669