CanguRo, RidRoid berria

Shunji Yamanaka eta Takayuki Furuta japonesek 'RidRoid' izena eman dioten aparatua sortu dute. Baino zer da RidRoid bat? Sortzaileen arabera; gainean muntatu daitekeen androidea.

Antza denez, bi japones hauek robot berri bat sortu dute. Baino ez ohiko robota da. Urrutitik kontrolatu daitekeen robot autonomoa da eta gainean joateko aukera eskaintzen digu ere. Baino ez hori bakarrik, asistente bezala ere erabil dezakegu.

Ideia berri hau ulertzeko, onena bideoa ikustea da:

Espezifikazioen arabera, robotak bi modu ditu. Robot bezala, "gutxi" okupatzen du. Baino gainean joan nahi dugunean, luzau egiten da eta eserleku bat agertzen da.

Mugikorroetik kontrilatu daiteke, baino gainean goazenean, azkarrago joan nahi badugu, manilarra erabiliko dugu. Ez du motorrek izaten duten ohiko azeleragailua. Aplikaturiko presioa eta pisua erabiliko ditu polikiago edo azkarago joateko. Bere abiadura maximoa 10km ordukoa da eta motore elektrikoa erabiltzen du.

Robota denbora guztiak internetera konektatua dago eta GPS funtzioak ere eskaintzen ditu.

Oraindik ez da ezagutzen zein izango den bere autonomia ezta bateriaren espezifikazioak erez.

 

Informazio iturria: Xataka