PCrik gabe programatzen ikasi

Argi dago programazioa ikasteko gehien erabiltzen den gailua ordenagailua dela. Baino ez da derrigorrezkoa eta adin konkretu batzuetan laguntza baino gehiago oztopoa da. Artikulu honetan, ordenagailurik erabili gabe programazioa ikasteko dauden aukerez hitz egingo dugu. Robotak, fitxak, paperak, mahai jokoak, liburuak...

Mahai jolasak

Robot Trutle

Prgorama baten aginduak simulatzen dituen txartelak erabiliz, jokalariek oztopoak gainditu eta gema bat eskuratu beharko dute.  Akatsik gabe eta modu optimizatuenean amaierara iristen dena izango da garailea. Jokoak 42€ balio ditu eta 6 urtetik gorako aurrentzat gomendatua dago.

Robot War

7 urtetik aurrerako jokalarientzat egina dagon eta programazioan murgiltzera gonbidatzen gaitu. Hastapenetik hasi eta maila aurreratura iristen den jolas honetako helburua, robot arerioak gainditu eta espazio seguruetara iristea da. Ingelesez bakarrik dago eta 20 dolar balio ditu.

Code & Go

Nahasketa bitxia da hau. Alde batetik fitxa bidezko jolasa da eta bestetik mugitzen den benetako robota ere badago. Txartelak erabiliz, benetazko sagu robotikoa programatu behar da laberintoak ebazteko. 6 urtetik gorako haurrentzat da eta 60€ inguru balio ditu.

Code Master

Code Turtle mahai jokoaren egileen beste joko bat da. Zailagoa da eta 8 urtetik gorakoentzat gomendatzen da eta programazio kontzeptu aurreratuagoak sartzen ditu. Gainera ebatzi behar diren erronkak ere zailagoak dira. 35€ balio ditu.

Cubetto

3 urtetik gorako haurrentzat garatu den egurrezko robot berezi hau asko gustatzen zaigu. Robotari nola mugitu agintzeko, egurrezko fitxa batzuk panel batean jarri behar dira. Orduak eta orduak jolasten aritzeko, mapa, ipuin eta erronka asko ekartzen ditu. Montessori metodologiak onartu duen jolas hau ez da batere merkea, 200€ baino gehiagoko kostua dauka.

On The Brink

Mailetan banaturiko erronkak ditu, haspatenetik hasi eta aurreratura iristen da. Jolasaren helburua koloretako kodeak erabiliz, robot bati planteatzen zaizkion erronkak gainditzea da. 13€ baino gutxiagoko kostea dauka eta 8 urtetik aurrera erabiltzea gomendatzen da.

Code Monkey Island

8 urtetik gorako aurrentzat. Tablero batetik tximuak mugitu beharko ditugu eta erronka ugariri aurr egin. Platanoak eskuratzen dituen lehen jokalariak erabazten du. Joko oso egokia omen da baino ingelesez bakarrik dago eta momentu honetan erosi nahi baduzu itxarotea tokatuko zaizu. Biltegia erre eta stock gabe geratu ziren, beraz, jokoa eskuratu nahi duenak pazientzia izan beharko du.

Littlecodr

4 urtetik gorakoentzako mahai jolas honetan, 5 karta sinple nahastuz, misio eta puzzleak gaindituz programazioaren oinrrizko kontzeptuak errepasatzen dira. 20$eko kostua dauka.

CoderBunnyz

4 jokalari arteko mahai jolasa da eta 4 urtetik aurrera erabil daiteke. 9 urteok haur batek sortu zuen eta tablero batean aurrera egin ahal izateko, programazioaren oinarrizko kontzeptuak erabili beharko ditu; errepikapenak, baldintzak... 35$ balio ditu.

Let's Go Code!

Zerrenda hontako proposamen ludikoena izan daiteke. Kasu honetan, jokalariak dira "fitxak" eta tablero erraldoian zehar mugitzeko, kideek emandako aginduak erabiliko dira. 27$ balio ditu eta 5 eta 10 urte bitartean erabiltzea gomendatzen da.

Rover Control

8 urtetik gorako jolas hau jolas bat baino gehiago da. Bakarka jolasteko egina dago eta aurrekoak baino piska bat konplikatuagoa da. Erronkaz beteriko liburuxka bat dakar eta Rover bat simulatuz, puzzle guztiak gainditzeko programazioaren oinarriak menperatu beharko dira.

Liburuak, DIY jolasak eta bestelako doako baliabideak

Secret Coders

Komiki formatua duten liburu hauetan, nerabeak dira protagonistak. Kontakizun guztiak misterioz jositako eskola batean gertatzen dira eta irakurleak logika erabiliz, eskaintzen zaizkion erronka guztiak gainditu beharko ditu ohartu gabe, pentsamendu konputazionala garatuz. 8 urtetik gorako gazteentzat egina dago eta liburu bakoitzak 4€ko kostua dauka.

Computer-Science Unplugged

Canterburyko unibertsitateak, mundu mailan erreferente bihurtu den ordenagailurik erabili gabe programazioa ikasteko materiala sortu zuen. 200 orrialde baino gehiago ditu, doakoa da eta hemendik deskargatu daiteke: https://classic.csunplugged.org/books/

Gehiegizkoa iruditzen bazaizu, haien webgunera jo eta nahi duzuna bilatzeko aukera dago. Baliabideak gaien arabera ordenatuak daude eta guztiek deskargatu eta inprimatzeko aukera ematen dute: https://csunplugged.org/en/resources/

Hello Ruby

Linda Liukas STEM gaiak duten garrantziaz asko hitz egin ohi du bere txarla guztietan logika eta programazioari berebiziko garrantzia emanez. Ruby programazioaren oinarriak ikasteko abentura eta jardueraz betea dagoen liburuko protagonista da. Amazonen 12€ balio ditu eta 6 urtetik aurrerako haurrentzat egina dago.

Paperezko programazioa

Graph Paper Programming bezala ezagutzen den teknika honetan, gazteek komando bidez, marrazkiak egin behar dituzte. Jolasteko modu asko daude, baino ohikoena gazte batek aginduak jarri eta beste batek hau interpretatuz marrazki bat osatzea da. Webgune honetan txantiloi eta informazio gehiago topatuko duzu: https://curriculum.code.org/csf-1718/coursed/1/#graph-paper-programming6

Nire robot lagunak

Plastikozko ontziak erabiliz, eta paperezko programazioan antzera, gazte batek exekutatu beharreko komandoak paper batean idazten ditu ondoren, beste batek, lehenengoak idatzi duen interpretatuz gazteluak sortzeko.

 

 

Albistearen iturria: Xataka