LGBTSTEMDAY

#LGBTSTEMday

Lehen LGBTQ+ eta zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika eguna 2018ko uztailaren 5ean ospatuko da.

Zergatik?

Zientzia, teknologia, ingeniaritza, eta matematika (STEM) arloan aritzen diren LGBTQ+ pertsonak normaltasunez aritzeko borrokan dihardute. Errekonozimendurako egun bat izateak, normaltasunerako bidean lagundu dezake. STEM arloan inklusioa eta dibertsitatea bultzatuko duen konponente berria izan liteke.

Noiz?

Uztailaren 5a aukeratu da, zenbakietara pasata 507 irakur daitekeelako eta hau (nanometroetan) ortzadarraren banderako kolore berdearen onda longitudea da eta berdeak natura errepresentatzen du. Estatu batuetan edo Euskal Herrian, 705 bezala irakur daiteke, gorriaren onda longitudea, eta gorriak bizitza errepresentatzen du.

Nola?

Ez dago ekimen txikiegirik. Sare sozialetan #LGBTSTEMday hashtag-a erabiltzen has zaitezke. Istorio, irudi, bideo eta bestelakoak ere partekatu ditzakezu. Zu edo zure elkarteak gehiago lagundu nahi badu Pride in STEM webguneak kit bat prestatu du.

 

Informazio gehiagorako: https://prideinstem.org/lgbtstemday/