Opportunity robota gosez hiltzen

Opportunity robota Marten

Atzo, lehen aldiz 15 urteetan, Opportunity robotak komunikazioa moztu behar izan zuen. Maiatzak 30etik Marten arezko ekaitza gogor jotzen ari da "Perseverancia" izeneko bailara, zerua beltz dago eta robotak ezi du eguzkitik energiarik eskuratu. Opportunity gosez hiltzen ari da.

John Callas koordinatzaileak dienez, proiektua aurrera eramaten ari den taldea biziki arduratua dago. Ekainaren 10etik zerua guztiz beltz dago eta aize boladek erraz gainditzen dituzten 100 kilometro orduko abiadura.

"Ezinezkoa da ekaitzaren iraupena aurreikustea. Marteko ekaitzek asteak irauten dute, hilabteak batzuetan ere". Azaldu zuen Rick Zurek telefonoz Pasadenako Propulsio ereakzio laborategitik (California). Arazo larrien tenperaturan omen dago. -40 grado zentigraduetara iristen bada, sistema elektronikoak betirako izorratzeko arriskua dago eta energia falta dela eta, berogailua itzali egin da. Opportunityren patua, marteren eguraldiaren eskuetan geratu da.

Dena den, misioaren arduradunek ez dute optimismoa galtzen. Arazoa aukera bat bezala ikusten dute, honi esker marteko ekaitzak hobeto ulertu ahal iznago baitira eta hobe hau robot bati gertatzea bertara joan den tripulazio bati baino.

 

Iturria: Xataka