E3 2018

e3 kartela

2018ko E3 edo "Electronic Entertainment Expo" azoka pasa da. Ekainaren 12, 13 eta 14an munduko bideojolas garrantzitsuen aurkezpena eta etorkizunaz hitz egin zen. Urtero bezala, Californiako Los Ángeles hirian ospatu zen. Hemen egin ziren aurkezpen garratzitsuenen laburpena:

Sony

Sonyk espero zuen papera bete zuen. Aurkezpen laburra baino zuzena izan zen. Ebentua 4 jokoen aurkezpenean zentratu zen: The Last of Us II, Ghost of Tsusima, Death Stranding eta Spider-man. Lehen hiru jokoen "game-play"-ak ikusteko aukera ere egon zen. Gainera beste joko batzuen aipamenak ere egin ziren: Remedy Entertainment-en Control, Resident Evil 2ren remakea eta Nioh 2. Azkeneko balitele Play Stationentzat bakarrik argitaratzea.

Microsoft

Inoiz egin duen aurkezpen onena egin zuela esan daiteke. Ordu eta erdi baino gehiagoz, Xbox-erako bakarrik aterako diren joko batzuk aurkeztu ziren, Microsoftek bideo-jolasen atalean jarri duen konfiatza eta indarra erakutsi zuen erositako enpresen zerreda bat aurkeztuz (Playground Games, Undead Labs, Compulsion Games y Ninja Theory), Streaming bidezko sistema berri bat aurkeztu zuen eta Xbox berrian lanean ari dela konfirmatu zuen.

Joko ugari aurkeztu ziren, hemen garrantzisuenak: Halo Infinite, Gears of War 5, Forza Horizon 4, Sekiro: Shadows Die Twice, Fallout 76, The Division 2, Devil May Cry V, Just Cause 4 y Cyberpunk 2077...

Nintendo

Nintendok beste liga batean jolasten du eta badaki. Bere aurkezpena "Super Smash Bros. Ultimate" jokoaren inguruan izan zen. Jokoaren nondik norakoak zehaztasun handiarekin azaldu ziren eta 2018ko abenduaren 7an argitaratuko dela konfirmatu zuen. Gainera Fortnite Nintendo Switcherako prest egongo dela argitu zuen, baino hau ez zen ingongo sorpresa izan.

Electronic Arts / EA Play

Berrikuntza eta sorpresa gutxiko aurkezpena izan zen. FIFA 19 aurkeztu zen eta Chanmpions League-eko lizentziak eskuratu dituela adierazi zuten. Zalantzarik gabe, kolpe oso gogorra Pro Evolution Soccer-entzat. Battefield V-ren multijokalari moduaren detaileak erakutsi ziren. Star Wars Jedi: Fallen Order joko berriaz hitz egin zen baino ez zen irudirik erakusti, baino 3. eta 4. atalen artean anbientatua egongo omen da. Bide batez Star Wars Battlefront II jokoan "Klon gudak" eta konkista modu berri bat egongo direla esan zen.

Ubisoft

Aurreko egunetan izandako filtrazioek, sorpresarako tarte gutxi utzi zuten. Ahala ere, aurkezpena oso tsukuna izan zen. Multijokalari moduan, Itsas-ontzuen gudak dituen Skull and Bones jolasa ikusteko aukera izan genuen. Starlink: Battle for Atlas ere aurkeztu zuten, Skylanders eta No Man's Sky arteko nahasketa bat.

Baino protagonismo handiena hartu zuten jokoak honakoak izan ziren: Assassin's Creed Odyssey, Beyond Good and Evil 2 eta The Division 2.

Aparteko aipamena merezi du Rainbow Six Siege jokoaren inguruan egindako lanak. Kostata baino egoerari buelta eman diote sSport modalitate kulto jolas bilakatuz. Konferentzian joko honen inguruan egindako berrikuntzak azaldu zituzten.

Antzeko zerbait gertatu zaio For Honor jolasari. Frakaso bezala hasi zen proiektuari buelta eman diote. Horretarako jokoaren parte bat doako bihurtu dute eta laster 4 gudari txinatar berri aterako dituzte.

Activision

Arrakastatsuak diren saga batzuen berri ematera mugatu ziren:

  • Call of Duty: Black Ops III: Kampaña modua galduko du eta indar guztia multijokalarian jarriko da.
  • Spyro Reignited Trilogy: Unsomniac Games enpresaren jokoen remake bat besterik ez da. Jokoa irailaren 29an kaleratuko da.
  • Destiny2: Forsaken: Bungieren akzio jokoaren gehigarria da. Irailaren 4ena argitaratuko da.

Square Enix

Japoniar editorialak joko asko ditu martxan baino oraindik argitaratze data finkorik gabe. Gauzak horrelam aurrerago beste konfrentzia finko bat egingo dutela esan zuten. Hemen aipamen batzuk:

  • Kimgdom Hearts III: Garapenaren amaieran egon beharko luke eta Japoneko dibisioaren proiektu garrantzitsuenatarikoa da. Beraz, laster honen inguruko promozioak jasotzen hasiko gara.
  • Shadow of the Tomb Raider: Iailaren 14an argitaratuko da eta Square Enixen izarrertako bat da.
  • Dragon Quest XI: Echoes of an Elusive Age: Irailaren 4ean argitaratuko da.
  • Octopath Traveler: Nintendo Switcherako aterako den RPG bat da eta irailaren 13rako espero dugu.

Bethesda

The Elder Scrolls VI jolasak hartu zuen protagonismo handiena. Itsura oso ona dauka eta Fallout 76 jokoagatik jasotako kritika guztiak ixilarazten ditu. Baino momentuz, 2018rako aurkeztuko dituen joko bakarrak Fallout 76 eya Doom Eternal izango direla dirudi. 

CD Project

The Witcher III jokoaren garatzaileak Cyberpunk 2077 jokoa aurkeztu zuten. Espektatiba handia zegoen joko honen inguruan baino guztiak gainditu zituen. Grafikoki ikusgarria, ambientazio ezin hoea, ciberpunk estika oso lostua eta mundu handi eta aberts bat daudela dirudi. Action RPG joko honek denon ikusmina aurretik bazuen ere, gehiago ikusi eta jolasteko gogoa piztu digu.