Scratch 3.0

Scratch 3.0 interface berria

MIT taldeak adierazi duenez, Scrtach 3.0 izango da Scrtach bertsio berriaren izena. 2018ko abuztuan eskuragarri izango den arren, nahi duenak, honako estekak erabiliz, BETA bertsioa probatzeko aukera du dagoeneko:

Azken berrikuntzak

Scrtach web aplikazioare esentzia ez da ukitu: Kolore bloke bidez lan egiten jarraitu ahal izango dugu; Jolasak, istorioak, artea... Scratch 2.0 bertsioan zeuden bloke ia guztiak mantendu egiten dira, baino bloke berriak agertzen dira.

Interface berria

Interfacea guztiz berritu da. MIT taldeaka Flash alde batera utzi eta HTML5era pasatzea erabaki duenez, interface osoa hasieratik berregin izan behar dute. Honi esker, egungo nabigatzaile guztiekin bateragarria izango da; Mahai gaineko ordenagailuak, portatilak, tabletak, chromebookak...

Aldaketa honi esker, Scratch edozein nabigatzailetan funtzionatu beharko luke eta honekin batera, nabigatzailea erabiltzen duen edozein gailutan, mugikor eta tabletrak barne. Pantaila txikiak dituzten gailuak oso kontuan hartu dituzte eta horretarako bi bistaratze desberdina aukera daitezke: Scrtach 2.0 bertsioan dagoen bera, hau da, blokeak bertikalki multzokatzen dituena. Eta Scrtach JR bertsioan bezala, blokeak horizontalki multzokatzen dituena.

Barrura begira, aldaketa sakonak daude ere. Googlek garaturiko Blokly lenguaia erabiliko da eta renderizaziorako WebGL.

Funtzionalitate berriak

Errazago programatzeko asmoz, aurrerago aipatu bezala, bloke berri batzuk gehitu egiten dira eta beste batzuetan aldaketa txikiak egongo dira parametro gehiago onartuz: Transparentziak gehitu edo aldatzeko bloke berria, string konparaketarako blokea, bi elementu elkar ukitzen dutenean informazio gehiago itzuliko da... Informazio gehiagorako wiki ofiziala ikus dezakezue.

Irudi eta soinu editorean aldaketa nabariagoak daude. Irudi editorea goitik beherako itxura aldaketa jasan du. Gainera marrazketarako erabiltzen diren erramintak zehatzagoak dira, irudi bektorialak egiteko aukera ematen du, kolore gradianteak erabil daitezke... Soinu editorean efektu berriak agertzen dira (Geldoago, azkarrago, eco, eta robot), aukeraketak, estilo berrika...

Kontuan hartu beharreko beste gauza garrantzitsu bat, Scrtach 3.0 aurreko bertsioekin bateragarria izango dela da. 2.0 eta 1.4 bertsioekin ain zuzen ere. Gainera aurrerago offline aukera egongo dela ere aurreratu egin dute.

Gehigarriak

Funtzionalitate berriez gain, Scrtach 3.0 gehigarrietan sakontzen du. Orian arte, LEGO WeDo bezalako blokeak gehitzeko aukera zegoen, baino orain atal honek eduki mota berriak gehitzeko auekra emango du. Gehigarri hauei esker, Scratch-ekin gauza berriak egin ahal izango ditugu, bloke multzo berriak gehituz. Hona egungo egoera:

Gehigarriak edozien proiektutan txertatzeko auekra daude. Horretarako nahikoa da pantailaren beheko ezker partera jo eta "Gehigarriak" aukeratzea. Gehigarri bat txertatu bezain laster, bloke kategoria berriak agertuko dira. Momentuz 4 gehigarri eskura ditzakegu: Musika, arkatza, Google Translate eta bideo sentsorea. Poliki poliki berriak agertuz joango dira. Gainera, edozein garatzailek, gehigarri berriak garatzeko aukera izango du, garatzaileentzako dokumentazioan jartzen duenaren arabera.