GitLab dohan ikastolentzat

GitLab inoiz bizi izan duen momentu gozoena bizitzen ari da. Garatzaileentzako plataforma hau, GitHub-en alternatiba garrantzitsuena bilakatu da azken egunotan.

Microsoftek GitHuben erosketaren berri eman zuenetik milaka erabiltzaie GitLabera migratzen ari dira. Albistearen berri eman ondoren, egun bakarrean, 100.000 repositorio baino gehiago lekuz aldatu ziren eta gaur argitaratu duten informazioaren ondoren, askoz gehigao izango direla aurreikusten dugu.

Edozien hezkuntza erakunde edo kode irekiko lizentziarekin banatzen den edozein proiektuk, GitLab Ultimate Gold lizentzia eska dezake, guztiz doan.

GitLabetik emandako azalpenen arabera, hezkuntzarekin lotura zuzena duten erakundeek, education@gitlab.com helbidera, mezu bidez, ordainpeko lizentziak doan erabiltzeko eskaera egin dezake. Noski, igotako poiektuek baldintz abatzuk bete beharko dituzte: ezingo dira helburu komertzial edo lukratiboak dituztenak izan. Gainera, eskaera hau ezingo zaio ikasle guztiei eskaini, erakundearentzat da.

Bestetik, helburu komertzialik ez duen,  kode irekiko lizentziapean banatzen den eta kobratzen duen kontribuidorerik ez duen edozein proiektu kudeatzaileek, zerbitzu bera eskatzeko aukera izango du ere. Hauek GitLab Ultimate or Gold for open source projects zerrendan sartuko dira.

Proiektu guzti hauentza doan emango ez duten bakarra, soportea da. Baino honek ere %95eko deskontua izango du eta kostua 4,95$ hileanen geratuko da.

 

Informazio gehiago: GitLab