A family profile - Scratch Jr.

Lantaldea: 

Ingeles irakaslea ibili da proiektu hau aurrera eramaten. 

Ikastetxea: 
Erentzun Ikastola
Maila: 
LH4
Aurkezpena: 

Scratch junior programak hamaika jarduera eta aukera eskaintzen ditu programazioaren hastapenean .

Gure proiektu honetan pausu bat harago joan nahi izan dugu, alde batetik robotikaren ikaspen/jarraipenean eta bestetik ingelesa arloan landutako idazketa prozesua eta ahozkotasuna uztartuz.

Gure ikastolan ikasle bakoitzak bere Ipad.a duenez eta aurreko ikasturtetik Scratch Jr. programa lantzen ari direla aprobetxatuz, IKT saioei erabilpen berria ematea erabaki dugu, hau da, atzerriko hizkuntza (ingelesa) beste eremu batean erabiltzea.

Helburuak: 
  • Scratch Junior aplikazioaren bitartez programazioaren hastapenak barneratzea.
  • Aplikazioak dituen aukerak erabiltzen jakitea: programaren interfacea, blokeak, mugimenduak, soinuak... 
  • Ikasleen sormena adierazteko tresna berriak eskaintzea.
  • Ingeles arloko amaierako jarduera bat formatu erakargarri batean batean burutzea.
Materiala: 
  • Scratch junior aplikazioa.
  • Tabletak
  • Lanak aurkezteko panaila.
Deskribapen zehatza: 

Eleanitz proiektuan bada jarduera bat "A family profile" izenekoa. Honetan ikasleek euren familiak aurkezten dituzte eta bide batez hainbat hizkuntza egitura eta hiztegia lantzen da. Normalean posterren bitartez aurkeztu da informazio hau. Horri buelta bat eman nahi izan diogu proiektuarekin abesgarria iruditzen zitzaigulako Scratch Jr aplikazioa erabiliz aurkezpen hauek "bizidunak" eta "ahotsdunak" izatea.

4. mailako ikasleek hartu zuten parte. 10 ikasle dira guztira. Norberak bere proiektua sortu zuen. 30 minutuko 3 saio erabili ziren.

Lehenengo 2 saioetan  aplikazioa erabiltzen egon ginen: aukerak gogoratzen, hondoak aldatzen, mugimenduak frogatzen, kamara eta mikrofonoa erabiltzen... Horretarako, ideia bat (jarduera) aurkezten zitzaien, lehenengo pausuak Apple TV.aren bitartez erakusten ziren eta gero bakoitzak bere lanari ekiten zion.

Azkeneko saioan, eta ingelesa arloan landutako edukia eskuan zutela (testuak eta ahozko informazioa) era autonomoan sortu zituzten proiektuak.

Audioak grabatzeko toki lasai eta isila bilatu zuten.

Ikasle batzuk hondo bakar bat erabili zuten, beste batzuk nahi adina.

Bukaeran, aukera eman zitzaien gainontzeko ikasleei nork bere proiektua erakusteko. Aberasgarria oso, kontutan izanda edukia (“A family profile”) denek menperatzen zutela.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna: 

Partaideak 4 neska eta 6 mutil izan dira. Orokorrean ikasle guztien jarrera oso baikorra izan da. Ez da genero ezberdintasunik nabaritu proiektuan. Arreta mantentzea erraza izan da.

Bideoak: 
Oharrak: 
  • Proiektua motibagarria izan da, ikasle bakoitzak bere informazioa erabili duelako eta horrek “protagonista” bilakatzen ditu. Beraz oso gustura egon dira lanean.
  • Ikasten duten guztia bere eremu batean erabili dezaketela konturatu dira. Hau da, tableta edo ordenagailua ez da bakarrik teknologia berriekin loturiko jarduerak egitera mugatzen, Scratch Jr. aplikazioa erabiliz beste arloetan ikasitakoa landu dezakete IKT jardueretan integratuz.
  • Ikasle bakoitzaren inplikazioa oso garrantzitsua da. Batzuk oinarrizko “mugimenduetan” geratu dira. Beste batzuk, ordean, jakin-min handiago erakutsi dute eta haratago joan dira "programazioan". Hori ez da txarra, ikasle bakoitzak duen aniztasunari egokitzen baitira mota hauetako proiektutxoak.
  • Bukaeran ikasle guztiek bere proiektuari argazki bat atera zioten eta bideotxo txiki bat sortu genuen. Ikastolako blogean zintzilikatu genuen: https://erentzun.blogspot.com/2018/10/english-eta-scratch-junior-uztartzen.html
0